"Gogorra izan da baina berriz ere etxean naiz"

Aiurri 2024ko api. 28a, 23:00

Mikel Iturria urnietarrak sare sozialetan hainbat irudi zabaldu ditu, ospitaletik. Italiako Morgagni-Pierantoni erietxetik Nafarroako Unibertsitatea Klinikara ekarri zuten, eta bertan atera ditu argazkiak. Osatze-lanek luze iraungo dutela dio, mezu horretan. Era berean, jasotako animoengatik eskertza adierazi du.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Mikel Iturria (@itturri46)

Apirilaren 23an adierazpenak eskaini zizkion Aiurriri

Mikel Iturria txirrindularia egonkor zegoen, Italiako Morgagni-Pierantoni erietxean. Hauxe bere lekukotza: “Helmugara iristeko 300 metroren faltan, RAI telebista kateko motoa errepidearen ezker aldean geratu zen. Ibilgailuei dagokion zeharbidea hartu ez zuenez, bertan geratzea erabaki zuen. Izan ere, motoak helmuga zapalduz gero isuna segurua du. Nire taldetxoa 8. postuaren lehian zegoen eta halakoren batean txirrindulari batek motoa jo eta nik ezin izan nuen libratzeko ezer egin. Lesioak baditut, eta une honetan txorkatila eta peronea eskaiolatu dizkidate. Etxera iristean errebisio berria egin beharko dut eta, ziurrenik, ebakuntza egin beharko didatela adierazi didate medikuek. Ospitalean egin behar dizkidaten proba guztiekin gaur amaitzea espero dut, eta hori eta gero etxerako itzulera antolatzen hasiko gara”.

Osatzea du helburu

"Ez dut buruan bizikleta", adierazi du solasaldi berean. Lehentasuna argia da, une hauetan: Zaurietatik erabat osatzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!