'Sagardoaren Erremonte txapelketa 2024' aurkeztu berri dute, Orona Fundazioaren Areto Nagusian. Partida guztiak, gainera, ETB1eko "Erremontari" saioan eskainiko dira. Sei bikote lehiatuko dira, datozen asteetan. Haien guztien artetik, bi urnietar: Ansa II eta Loitegi.
Bikote bakoitzak sagardotegi bat ordezkatuko du eta, aurten, berrikuntza nabarmena izango da. Talde bakoitzak kapitain bat izango du. Hauek dira bikoteak: Urriza-Martirena (Aburuza sagardotegia); Loitegi-Barrenetxea IV (Oialume Zar); Aldabe-Juanenea (Gurutzeta); Segurola-Larrañaga (Petritegi-); Ansa II-Zubiri (Bereziartua); eta Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea).
Ostegun honetan hasita
Lehenengo fasea ostegun honetan hasiko da, maitzak 2. Zazpi jardunalditan denek denen aurka jokatuko dute. Ostegunero, ekainaren 13ra bitarte, hitzordua izango da Galarreta Jai Alai pilotalekuan. Zehazki maiatzaren 2an, 9an, 16an, 23an, 30ean, eta ekainaren 6an eta 13an.
Set formatuan jokatuko dira partidak eta 2-0 irabazten duenak 4 puntu batuko ditu. 2-1 irabaziz gero, 3 puntu; 1-2 galduz gero, puntu bat; eta, azkenik, 0-2 galduta ez da punturik batuko. Gainera, lehen bi seten artean 15 tantora iristen ez denari puntu bat kenduko diote.
Lehenengo lau postuetan sailkatzen direnak finalaurrekoa jokatzeko sailkatuko dira. Bi bikoteen artean berdinketa balego, euren arteko partidak erabakiko luke sailkapeneko postua. Eta gertatuko balitz hiru bikoteren arteko berdinketa, euren arteko partiden arteko tanteoak erbakiorrak izango dira.
Finalaurrekoa eta finala
Finalaurrekoa partida bakarrera jokatuko da, ekainaren 20an. Finala, berriz, ekainaren 24an.