Lehiaketa jarri du martxan Gaztelekuak, nerabeen artean

Aiurri 2024ko mai. 3a, 09:21

Lehiaketa jarri du martxan Gaztelekuak herriko 11-17 urte bitarteko nerabeen artean, espazioa bera identifikatuko duen biniloaren diseinua aukeratzeko. Hala, adierazitako adin tarteko herrikideek aukera izango dute izango dute beren ideia-diseinuak aurkezteko. Interesa dutenek maiatzaren 6tik 10era izango dute aukera horretarako. 

Honako hauek dira proposamenek eduki behar dituzten gutxieneko baldintzak: 

  • “Urnietako Gaztelekua” da agertu behar den esaldi bakarra eta logoan marrazkiak egin daitezke.
  • Eskuz, ordenagailuz edo beste baliabideez egin daiteke.
  • Eskuz entregatu behar da A4 orrialdean.
  • Tipografia eta kolorearen aukeraketa librea da.

Jarraian, maiatzaren 13tik 17ra, aurkeztutako lan guztien artean, bozka emateko aukera izango dute urnietar guztiek. Bozka gehien jasotzen dituen proposamena izango da Gaztelekuko atean jarriko dena. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!