Giro polita Azkorten, Santa Krutz egunaren ospakizunean

Xabier Lasa 2024ko maiatzaren 3a

Mikel Ormazabal Urnietako erretoreak eman duen mezaren ostean ekin diote erromeriari Azkorteko ermita ondoko zelaian. Bertan, Anjel Larrañaga eta Aritz Igartzabal bertsotan aritu dira, eta ondoren, trikitilarien txanda heldu da. Egia esan, Azkortera ez da jende andana igo, baina horietako asko plazan dantzan jartzea lortu dute Anjel Larrañaga pandero-joleak eta Jon Ansorregi soinu-joleak. Argazki-bilduma eta bideoa (bertso saioa gehi erromeria), ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!