Aurki itxiko zaie epea musika-eskolako ikasleei datorren ikasturtera begirako matrikula berresteko edo baja emateko

Aiurri 2024ko mai. 7a, 08:30

Musika Eskolako ikasleek maiatzaren 20 bitartean izango dute aukera, 2024-2025 ikasturtera begira, matrikula berresteko edo baja emateko. Bide beretik, jarraitzea erabakitzen duten III.musika-tailerreko ikasleek instrumentua aukeratu beharko dute.

Urnietako Udalak jakinarazi du ikasle guztiei gutun bat bidaliko zaiela informazio guztiarekin eta matrikulazio-proposamenarekin. Hala, baja-eskaera egin ezean, matrikulazio-proposamena onartzen dutela ulertuko du Lourdes Iriondo musika-eskolak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!