Aurrerantzean, online zerbitzua izango du Urnietako kontsumitzaileentzako arreta-bulegoak

Aiurri 2024ko mai. 7a, 10:34

Bizilagunen erosotasuna bilatze aldera, online zerbitzua ipini du urnietarren kontsumitzailearen bulegoak. Orain arte, Hernanira jo behar zuten, aurrez aurre, kudeaketa guztiak egin ahal izateko. Aurrerantzean, ostera, digitalki egiteko aukera izango dute. 

Ondasunak erostean zein zerbitzuak erabiltzean, kontsumitzaile nahiz erabiltzaile gisa, herritarrek dituzten eskubideak ezagutzeko erreminta da bulegoa. Bestalde, kexak, salaketak eta erreklamazioak jasotzeaz eta dagozkien erakundeetara bidaltzeaz arduratzen da.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!