Partaidetza-prozesua abiatu du Udalak herritarrekin, Urnietako zaintza-ekosistema antolatzeko

Aiurri 2024ko mai. 8a, 08:00

Zaintzaren esparruan, herriko beharren diagnostiko bat egiteko asmoa du Urnietako Udalak, baita hurrengo urteetarako ibilbide orri bat diseinatuzeko ere. Horrela, parte hartzeko deia luzatu die herriko bizilagun erakunde eta eragile guztiei: galdetegia bidali dute etxe guztietara eta maiatzaren 26ra bitarte izango dute 16 urtetik gorako herrikideek hori erantzuteko. 

Erantzunak uzteko hainbat toki prestatu ditu Udalak: Bertan, Lekaio, kiroldegia, Sarobe eta Elkarteen Etxea, besteak beste. Galdetegia online ere bete ahal izango da, bai APPan, bai Udalaren webgunean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!