Martxan da aurtengo Sanmieletako kartela aukeratzeko lehiaketa

Aiurri 2024ko mai. 8a, 10:51

Irekia dago, jada, ekainaren 28ra bitarte, aurtengo Sanmiel jaiak iragarriko dituen kartelaren lehiaketa. Hain justu ere, datorren hilaren amaierara bitarte izango dute aukera herritarrek parte hartzeko, alegia, beren lan-proposamenak bidaltzeko: 500 euroko saria irabaziko du Jai Batzordeak aukeratutako garaileak. 

Parte hartzaile bakoitzak gehienez 3 obra aurkez ditzake, euskarri zurrun baten gainean, DIN A3 tamainan, eta baita formatu digitalean ere, gutxienez 300 ppp*ko erresoluzioan eta CMYK koloreetan. Kartelak “URNIETA, 2024ko SANMIELAK” goiburua eraman beharko du.

Jatorrizko lanak Udaletxeko Bertan bulegoan aurkeztuko beharko dira 7:30-14:30 (Telefonoa: 943 00 80 00 / urnietakoudala@urnieta.eus). Horrela, informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren oinarriak azaldu ditu Udalak bere web orrialdean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!