Iaz ere, sasoi honetan, Xoxokan izan zen. Bisitaldia errepikatuko du, beraz. Hau da aste honetarako egokitu duten afitxa:
Iaz Aiurriri eskainitako elkarrizketatik hauxe nabarmendu daiteke, aste honetako ikuskizunari begira.
Umorea eta magia uztartzen dituzu, euskara oinarri.
Bizi dugun lekuari, elikatu gaituen hizkuntzari erantzun bat emateko beharra sentitzen dut. Norentzat egingo dut nik hau? Elikatu nauen horrentzat. Euskaraz, magiaren mundua elikatzeko behar handia dago, gaur egun.
Talentua, handia dago eta bide luzea dugu aurretik.
Magiak txundituta uzten al du, gaur egun ere ikus-entzulea?
Bai, noski. Nire kasuan, umorearekin ere lan egiten dudanez, Magia egiten dudanean, barre batekin dator beti publikoaren harridura. Jarraitu egiten du jokoa publikoak eta infinitua da bidea. Horregatik, garrantzitsua da elikatzen jarraitzea eta erreferente propioak ekoizten jarraitzea. Horrela, nire ustez, magiak jendea txundituta uzten jarraituko du.
