"20.000 especies de abejas" filma, ikusgai, LGBTIQ+ fobiaren kontrako Nazioarteko Egunean

Aiurri 2024ko mai. 14a, 12:10

LGBTIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna  da maitzaren 17a. Horrela, "20.000 especies de abejas" filmaren proiekzioa antolatu du Urnietako Udalak, Saroben, egunean bertan, arratsaldeko 19:00tan. 

Sarrera librea izango da, aforoa bete arte. 

Sinopsia

Cocok zortzi urte ditu, eta amaren aldeko amonaren etxean ematen du uda. Han ez dator bat gainerakoen espektatibekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote behin eta berriz, baina berak ez du bere burua ezagutzen ez izen horretan ez besteen begiradan. Uda honetan, Cocok trantsizio bat biziko du, baina baita bere ama desorientatuak (Patricia López Arnaizek antzeztua) eta amona kontserbadoreak ere. Hiru belaunaldi ezberdinetako hiru emakumek, iraganeko zalantzei, beldurrei eta uko egiteei egin beharko diete aurre.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!