Buruan duten ideietatik abiatuta eta enpresa martxan jarri arte, bidelagun izango da mankomunitatea kosturik gabeko aholkularitza pertsonalizatua eta orientazioa eskainiz.
Bide horretan hainbat zerbitzu jarriko dira erabiltzailearen eskura: negozioaren bideragarritasunaren azterketa, forma juridikoaren hautaketa, finantzaketa baliabideak, dirulaguntzen bilaketa, eta formakuntza, besteak beste.
Interesa dutenek ondorengo helbidea eta telefonoa dituzte eskura harremanetarako:
- ekintzailetza@beterriburuntza.eus
- 688884314