Andoni Mujika Izagirre
'Anatx'-en bertso-sorta
San Ixidroren ospakizuna
baserritarren aldarri
garai batetik hona aldatu
zaiguna ikaragarri.
Omenaldiya egiten zaie
gelditzen diren lau zaharri
segidarako gazterik baina
apenas etzaigu jarri.
Askotan entzun izandu degu
"gaztiak gogorik eztu",
"garai batian izaten giÒan
beti lanerako prestu".
Gaur egun gauzak jarri dituzte
nahiko larri eta estu
eta gogua daukanak ere
dena eztu bere esku.
Kanpotik beti ikusten degu
ondokuarena urrez.
Ahaztu ohi gera animaliz ta
landu beharreko lurrez
gaurkoa pozik eginagatik
biharkorikan ziur ez,
baserritarrak beti bihar du
datorrenaren beldurrez.
Lan estiloa ta disziplina
txikitatik ikasia
baina fruituak jasotzekotan
bada zenbait eskasia.
Lehen uzten zuen jaki pixka bat
eta lau xoxen grazia
orain baserrin gastatzen degu
kalian irabazia.
Belaunalditan jaso deguna
bizileku, bizi klase
mantendu nahia badegu baina
eztaukagu horren aise.
Eroritako pareta eta
sasitutako belaze.
Urrun ikusten genitun baina
emen ditugu belaxe.
Gazteekiko ikusten bada
goguaren seÒalia
elkar lanian jarri gaitezen
baserriya ta kalia,
gero alperrik izango dira
bagendu eta balia.
Garaya orain da jarri genezan
bakoitzak bere alia.
Hausnarketa hau jarri dizuet
gaurko egunian zihar
zer pentsatua izan dezazun
irakurle aiurriar.
Baserritarren egun honetan
festa ezta ahaztu bihar.
Ondo ospatu dezagula gaur
ta zaindu dezagun bihar.