Udalak ohar bidez azaldu duenez, "denetarik eta denentzat egongo da hiru egun horietan eta giro onean gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izango da. Zentzu horretan, Urnietako Udalak jai parekide eta berdinzaleen aldeko aldarria egiten du eta eraso matxistek zein arrazistek lekurik ez dutela argi eta garbi esaten duten kartelak ipiniko dira herriko komertzio, taberna, panel eta txosnetan. Halaber, pegatinak banatuko dira Jaietan ere aske maitatu, aske gozatu leloarekin".