Aurreko astean aurkztu zuten ekimena, jendaurrean. "ETBren laguntzarekin, erremontea beste herri batzuetara zabaldu nahi izan dugu, jendeari kirol hau modu zuzenean eta ikusgarrian ezagutzeko aukera emanez", horixe da Oriamendi enpresako arduradunen xedea eta lehenengoetako geltokia Urnietan izango da. Igande arratsaldean jokatuko dira partidak, Urnietako eta Andoaingo erremontisten parte-hartzearekin. San Juan jaietan saio berria antolatuko dute, Andoainen.
Urnietan, igande arratsaldean
Ansa II eta Urriza handia aurrez aurre ariko dira, Urnietan. 18:00tan hasiko da "Erremontari herriz herri" jaialdia. Udal pilotalekuan bi partida jokatuko dira set formatuan. Partidak:
- Loitegi-Eskudero / Gurrutxaga-Aiestaran.
- Ansa II-Juanenea / Urriza-Larrañaga.