Argazkien hurrenkera: Kantoi, Guria, Frontoi eta Iparralde tabernak.
Abiatu dira Gazte Festak eta horren iragarle izan da, gaur, Poxta Zaharrek antolatutako tabernen arteko pintxo-lehiaketa: Kantoi tabernak irabazi du bigarren edizioa. Arratsaldeko 18:30ean ekin diote hitzorduari festazaleek eta Guriatik hasita, zenbait geldialdi egin dituzte herrian: Iparralde, Frontoi eta Kantoi tabernetan. Behin itzulia amaituta, sari-banaketari ekin diote. Joan den urtean, Matxok irabazi zuen txapelketa. Aurten, Kantoik eraman du saria.