Manex Albizu herrikidearen irudiak irabazi du Gaztelekuko binilo-txapelketa

Aiurri 2024ko mai. 23a, 13:11

Manex Albizu urnietarraren irudiak irabazi du Gaztelekuak martxan jarritako binilo-txapelketa. Aurkeztutako zazpi proiektuen artean, 551 bozka jaso ziren, horietatik 250 Albizuren proposamenarentzat. Beraz, bere irudia oinarri hartuta sortuko den biniloa ipiniko da Gaztelekuko atean eraikina identifikatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!