Urnieta Artola Harategia Gipuzkoako Kopako finalera sailkatu da

Aiurri 2024ko mai. 27a, 11:21

Gizonezkoen senior taldea Gipuzkoako Kopako finalera sailkatu da Aloña Mendi taldeari irabazita ostean (29-17). Urnietarrek Bergararen aurka jokatu beharko dute finala.

Finalerdia iragan asteburuan jokatu zen, Urnietako kiroldegian. Lehen minututik partida erosoa jokatu zuten eta, atsedenaldira, 14-8ko markagailuarekin ailegatu ziren. Alde handiko partida izaten ari zen arren, urnietarrek ez zuten erritmoa jaitsi eta 12 goleko abantaila lortu zuten.

Gorritxoek partida bikaina jokatu zuten, denboraldiko onenetakoa. Finalari dagokionez, jokalekua erabakitzeke dagoen arren, datorren asteburuan izango da finala. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!