Loitegi-Eskudero eta Ansa-Juanenea bikoteek garaipenak eskuratu dituzte

Aiurri 2024ko mai. 27a, 16:26

Loitegik eta Eskuderok garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Gurrutxaga-Aiestaran bikotearen aurka (15-9, 15-6). Ansak eta Juaneneak ere partida bikaina jokatu zuten etxean, Urriza eta Barrenetxearen aurka (15-9, 12-15 eta 8-6).

Loitegik eta Eskuderok maila oso altua erakutsi zuten eta aurkariak zailtasun handirik gabe gainditzeko gai izan ziren. Loitegik zortzi tanto egin zituen eta erasoan asko asmatu zuen. 

Bigarren norgehiagoka, berriz, parekatuago egon zen eta Ansa-Juanenea bikoteak zailtasuna gehiago eduki zituen aurkariak gainditzeko. Azken set-ean erabaki zen partida, eta urnietarrak erama zuen garaipean, etxean.

Herriz herriko erremontari txapelketak harrera ona izan zuen eta jende ugari gerturatu zen frontoira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!