Garraio-zerbitzua izango da mugikortasun zailtasunak dituzten 65 urtetik gorako pertsonentzat, Europako hauteskunde egunean

Aiurri 2024ko mai. 28a, 13:47

Europako Parlamenturako hauteskundeak izango dira ekainaren 9an. Hala, bozka ematera deituta daude herritarrak igande horretan. Hori horrela, garraio-zerbitzua eskaini du udalak mugikortasun zailtasunak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei hauteskundeen egunean botoa ematera joateko aukera bermatze aldera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!