Urnietarrek Galarreta Jai Alain dohainik sartzeko aukera izango dute, ostegun honetan

Aiurri 2024ko mai. 29a, 17:52

Ostegun honetan, Sagardoaren txapelketaren jardunaldi berria ospatuko da Galarretan. Antolatzaileek iragarri dutenez, urnietarrek dohainik izango dute sarbidea

"Nortasun agiria erakutsita nahikoa izango da frontoira sartu ahal izateko", horixe iragarri du Oriamendi enpresak. Jaialdiari hasiera arratsaldeko 17:30ean emango diote. Maiatzaren 30eko partidak:

• Arluziaga-Zaldua / Irazu-Aiestaran VI.

• Urriza-Martirena / Segurola-Larrañaga.

• Ansa II-Zubiri / Aldabe Juanenea.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!