Hemen dira Lourdes Iriondo musika eskolako urte amaierako kontzertuak

Aiurri 2024ko mai. 30a, 13:47

Ikasturtea amaitzear da Lourdes Iriondo musika-eskolan eta Saroben emango diote amaiera irailean hasi zuten ikasketa-prozesuari: ikasleen kontzertuak izango dira astelehenetik aurrera.

Sarrera doakoa izango da baina gonbidapena eskuratu beharko da Saroben bertan edo online.

  • Kontzertu orokorra: ekainak 3, 18:30, Sarobe
  • Musika tailerra: ekainak 4, 17:00, Sarobe
  • Kontzertu orokorra: ekainak 4, 18:30, Sarobe
  • Pianoa: ekainak 5, 17:30, Sarobe

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!