Urnieta Artola harategiak kopako finala jokatuko du, larunbat honetan

Aiurri 2024ko mai. 31a, 07:56

Urnietarrek Bergararen aurka jokatuko dute finala, larunbat honetan, arratsaldeko 16:15etan hasita, Zumarragan.

Liga amaituta, kopari heldu zion Urnieta Artola Harategia taldeak. Albiste pozgarrien iturri dira urnietarrak, Gipuzkoako Kopako finala jokatzeko sailkatu baitira. Aurreko asteburuan Aloña Mendi taldea garaitu zuten (29-17). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!