Hozte-sistema ezarriko du Urnietako Udalak kiroldegian

Aiurri 2024ko mai. 31a, 11:25

Hozte-sistema ezarriko du Urnietako Udalak kiroldegiko muskulazio, spinning eta jarduera-gelan: batetik, espazioak urte osoan "konfort-tenperaturan mantentzeko" eta, bestetik, udako hilabeteetan "beroa murrizteko". Udalak adierazi duenez, baliteke une batez aipatutako espazioren bat itxi behar izatea, azpiegituren instalakuntza gauzatu ahal izateko. Tecman Servicios de Valor Añadido SL enpresak egingo du instalakuntza, eta 120.857 euroko kostua izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!