Urnieta Guria Jatetxeak Gipuzkoako kopako finala jokatuko du Pasai Donibaneren aurka. Urnietarrak gehiago izan ziren partida osoan, eta Amenabar taldeak nahiko gertutik jarraitu zien arren, ezin izan zuten garaipen eskuratu. Ia norgehiagoka osoan 4-5 goleko aldea eraman zuten urnietarrek.
Urnieta Artola Harategia gizonezkoen senior taldeak ezin izan zuen kopa preziatua etxera eraman, Soraluceren aurka galdu ostean (29-23). Hasiera ona izan zuten urnietarrek, baina, partidak aurrera egin ahala, soraluzearrak neurria hartzen joan ziren, markagailuan aurre hartu eta alde handia atera arte.