Ekitaldia egingo du gaur EH Bilduk herrian, Europako hauteskundeen atarian

Aiurri 2024ko eka. 4a, 10:30

Jon Altolagirre. Iturria: Otamotz.

Europako Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak izango dira igande honetan. Hori horrela ekitaldia egingo du gaur arratsaldean EH Bilduk herrian. Arratsaldeko 19:00tan izango da hitzordua Lekaio kultur etxean eta Jon Altolagirrek hartuko du hitza. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!