Ekainaren 8an irekiko da Urnietako udal igerilekua

Aiurri 2024ko eka. 4a, 12:58

Larunbat honetan emango zaio hasiera udako sasoiari herrian, udal igerilekuaren irekierarekin. Hiru hilabetez, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30 arte  egongo da zabalik, astelehenetik igandera. Igeri egin nahi dutenek goizeko lehen orduan izango dute aukera, 11:00 arte kale bat itxiko baita horretarako. Taberna-zerbitzua ere eskainiko da, denboraldi osoan. 

Askotariko bonoak egongo dira, bazkide ez direnentzat:

  • Udako bonoa: banakakoak 56 euro balioko du, eta familiarrak, aldiz, 112 euro.
  • Hamar sarrerako bonoa: 21 urtetik beherakoek 38 euroan eros dezakete bono hori, eta 21 urtetik gorakoek berriz, 61 euroan.
  • Egun bateko bonoa: 21 urtetik beherakoentzat prezioa 4,20 eurokoa izango da eta 21 urtetik gorakoentzat aldiz, 6,70 eurokoa.

Ikastaroak

Uztailean, astero, ikastaroak izango dira, bi mailatan: hasiberrientzat eta uretan autonomia dutenentzat. Asteko prezioa 57,29 eurokoa izango da Buruntzaldeako bazkideentzat eta 114,60 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izen emateko epea ekainaren 3an irekiko da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!