Nagusiki bi esku-hartze azpimarratu dituzte:
Herriko puntu ilunak
Lehen Hezkuntzako ikasleek galdetegi bat zabaldu zuten herritarren artean. Horrez gain, herriko txoko ilunen behaketa egin dute.
- Herritarren gehiengoak (%90) herriko argitasun maila orokorra ondo dagoela deritzo. Baina horietatik %74,14k uste du, nahiz eta orokorrean ondo argiztatuta egon, badaudela gune oso ilun batzuk ere herrian.
- %30ak dio farolak zaharkituta daudela eta jendearen beste laurden batek zikinak daudela.
- Sentsore bidezko argien erabilgarritasunaren inguruan galdetuta, %18ak bakarrik
uste du hauek ez direla erabilgarriak. - Puntu ilun aipagarrienak, herritarren iritziz: tren geltoki inguruak, haur parkeak eta pumptracka izan dira, galdetegien emaitzetan.
Energia kontsumoa
Energia kontsumoari erreparatu diote Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Urnietako Udalak dioenez, "energia kontsumo arduratsua egitea eta argindar nahiz gas fakturak ulertzea zein garrantzitsua den ikasi dute". Horretarako, galdetegi bat diseinatu zuten herritarrek erantzuteko. Bertan bildutako emaitza guztiak triptiko batean gorde dituzte.