Hurrengo astean, kiroldegiko muskulazio-gela itxita egongo da, goizez, eraberritze-lanak medio

Aiurri 2024ko eka. 5a, 12:18

Itxita egongo dira, goizez (08:30-15:00), udal kiroldegiko muskulazio, spinning eta jarduera gelak, ekainaren 10etik 14ra, obra egin behar baitu Urnietako Udalak, hozte-sistema instalatu eta, urte osoan, gune horiek "konfort-tenperaturan mantentzeko". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!