Munduari bira emango dio Egape Dantza Taldeak, "Egape bidaiak" ikuskizunarekin

Aiurri 2024ko eka. 12a, 10:07

Saroben egingo du geldialdia Egape Dantza Taldeak ekainaren 16an, "Egape bidaiak" ikuskizunarekin. Emanaldi bikoitza izango da, gainera: Plus taldea ariko da, lehenik, 18:30ean hasita. Jarraian, gazteen emanaldia izango da 19:30ean. 

Ikasturte osoan landutako koreografiak dantzatuko dituzte Saroben. Helduen taldearen kasuan, sei koreografiaz osatutako emanaldia ondu dute hamar dantzarik: Geltokia, Banako, Zugarramurdi, Kaixarranka, Gernika eta Zuria. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Gazteen txandan, berriz, ikuskizun berria prestatu dute taldeko 46 dantzarik:  Aurkezpena, Mendiriz mendi, Itsasoa, Oktopus, Banako izarrak, Eteneta, Bidaiari, Trenariña, Evorariña, Meñakoz, Busariña, Basamortua, Arimatik, Urnietako ardi beltzak, Interrail, Hegazkiñean eta Azken bidaia. Kasu honetan sarrerak 3 euro baliko ditu eta 2KN okindegian edo emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago txarteldegian eskura daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!