Ongi-etorria eman nahi die Urnietako Udalak herrira bizitzera etori berri diren lagunei. Hala, gaur arratsaldean izango da aurkezpen-saioa, arratsaldeko 18:30ean Lekaio kultur etxean. Herme Gonzalez PSE-EEko zerrendaburuak zuenduko du hitzordua eta, udalak ohar bidez azaldu bezala, "aurkezpena aprobetxatuko da eskura dituzten udal zerbitzuak aurkezteko". Bertan izango dira, era berean, Jorge Segurado alkatea eta udalean ordezkaritza duten talde
politikoetako ordezkariak.