Munduan barrena bidaian, Egapeko dantzarien koreografia eta mugimendu distiratsuekin

Aiurri 2024ko eka. 18a, 13:50

Egape Dantza Taldeko gazteek eta helduek “Egape Bidaiak” dantza ikuskizun bikaina bezain bizia eskaini zuten Saroben, igande arratsaldean. Helduen eta gazteen saio bana, bi argazki-bildumen eta bi bideo zatitxoen bitartez, ikusgai:

Edu Murumendiarazek sortu duen irudimenez gainezkako koreografiaren eskutik, dantzariek, gazteek zein helduek, Euskal Herrian zein munduan barrena (Mendiriz mendi, Izarrak, Itsasoa, Oktopus, Eteneta, Meñakoz, Basamortua…) bidaiatzera gonbidatu zituzten ikusleak.

Helduen dantza saioren zenbait une, argazkietan eta bideoz:

 

Gazteen dantza saioaren zenbait une:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!