Sua piztuko dute Urnietan, San Juan bezperan

Aiurri 2024ko ekainaren 19a

Ohiturak agindu bezala, San Juan gaua ospatuko da herrian, ekainaren 23an, igandearekin. Hala, askotariko hitzorduak izango dira Plazido Muxika plazan.

Gaueko 21:45etan emango zaio hasiera egitarauari Txanbolin Txistulari bandaren eskutik. Sorginen akelarrea izango da,  22:00tan eta, jarraian, kontzertua emango du Txanbolinek, eguna biribiltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!