"Ongi-etorri baserrira" ekimena iritsiko da herrira, uztail hasieran

Aiurri 2024ko eka. 21a, 14:02

Iritsi da "Ongi-etorri baserrira" ekimenaren bederatzigarren edizioa. Uztailaren 5ean, 6an eta 19an, beren ateak irekiko dituzte BIzkaiko zein Gipuzkoako baserriek, egitasmoaren antolatzaileen esanetan, "jakien jatorria berraurkitzeko" nahiz "dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko". 

Urnietaren kasuan, hiru aukera izango dituzte herritarrek, uztailaren 5ean: batetik, Otazu onddoak (shitake perretxikoak); bestetik, Adarrazpi baserria (ardiak, gazta eta mamia); eta, azkenik, Eula sagardotegia (sagastiak eta sagardotegia). 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!