Zaintza-ekositemaren diagnostikoaren harira jasotako emaitzak aurkeztuko ditu Urnietako Udalak

Aiurri 2024ko eka. 26a, 11:20

Urnietako zaintza-ekosistema aztertzeko diagnostikoari ekin zion Urnietako Udalak udaberrian, herritarren nahiz eragileen parte-hartzearekin. Aurkezpen publikoa egingo dute orain, jasotako ekarpen guztiak irakurri eta ikertu ondoren. Gaur izango da hitzordua, arratsaldeko 18:00tan Lekaio kultur etxean. 

Bertan izango dira, besteak beste, Consuelo Frutos Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun politikoa, Jorge Segurado alkatea eta udal teknikariak. Era berean, Matia Institutuko eta Zabalduz Kooperatibako kideak ere izango dira, prozesu osoan aholkularitza-zerbitzua eskaintzen ari baitira. Urnietako Udalak jakinarazi duenez, herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute gauko bileran.  

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!