Jam sessiona antolatu du Poxta Zaharrek, ostiral honetan

Aiurri 2024ko eka. 26a, 11:52

Udako opor-giroan ere herriko aisialdian eragiten jarraitu nahi du Poxta Zaharrek. Hala, Jam sessiona antolatu du ostiral honetarako. Arratsaldeko 19:30ean elkartuko dira San Juan plazan (euriarekin, Plazido Muxika plazan): "Ekarri zure instrumentua eta animatu zaitez abestera!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!