Igandea, proposamenak aurkezteko azken eguna

Aiurri 2024ko eka. 27a, 07:00

Urtero lez, aurrekontuko 150.000 euro herritarren esku utzi ditu Udalak, parte-harte prozesua medio.

Aurtengo ekinaldian urnietarrek proposamenak luzatu eta eurek izango dute azken hitza. Hilaren 30era bitarte dago zabalik “Parte Hartuz” prozesua. Urnietako Udalak, urtero bezala, udal aurrekontuko 150.000 euro herritarren esku uzteko asmoa du. Baina, aurtengoan, Segurado alkateak berrikuntza bat iragarri du: “Proposamenak egiteaz gain, urnietarrak izango dira gauzatuko diren proiektuak zuzenean aukeratuko dituztenak”.

Ekainaren 30era bitarte –datorren igandea– izango dute 16 urtetik gorako urnietarrek aukera-proposamenak egiteko. Bideak ohikoak dira.

Xehetasunak, labur

  • Aurreko edizioetan, bi fase ziren. Aurrerantzean, hirugarrena erantsiko da:
  • Herritarrek proposamenak aurkeztuko dituzte.
  • Udal teknikariek proposamenak aztertu eta hamar aukeratuko dituzte.
  • Herritarrak hamar proposamen horien artetik egokiena zaionaren alde bozkatuko du.

Proposamenaren ezaugarriak

  • Udal-eskumenekoak behar dute izan.
  • Bideragarriak izan behar dute.
  • Interes orokorra hobetsiko da.
  • Auzoen arteko oreka bermatuko da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!