Industria txiki eta ertainei zuzendutako saioa, energia egoera hobetzeko

Aiurri 2024ko eka. 28a, 10:59

“Ekonomia berdea enpresaren lehiakortasunerako” programaren barnean, sektore ekonomiko zehatzei zuzendutako elkarrizketak eta prestakuntza-saioak antolatu ditu Beterri-Buruntzako Mankomunitateak.

Uztailaren 12an izango da industria txiki eta ertainei zuzenduta egongo den hitzaldia.

  • Eguna: uztailak 12

  • Ordua: 9:30-11:30

  • Lekua: Lekaio kultur etxea

Estekan eman daiteke izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!