Agur eta ohore, kantu bidez, Zaldundegiko damei

Aiurri 2024ko eka. 29a, 09:16

Ixtear da Zaldundegi, Urnietan. Eta Idiazabal kaleko negozioaren itxierarekin herriko historia-atal bati agur esango diogu. Bart iluntzean Kantazaun taldeko kideek kantu bidez agurtu zituzten.

Propio sorturiko koplak abestu zituzten, lehenik. Fermin Argiñarenak koplari hasiera eman eta kideek osatzen zuten, gero. Zizka-mizka batzuk eta gero, Agur Jaunak kantaren aldaera berria eskaini zieten Zaldundegiko damei.

 

Erlazionatuak

Kantazaunen ereserkia

Jon Ander Ubeda eka 29 Urnieta

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!