Udalerriko zaintza-ekosistemaren azterketa partekatu dute Lekaion

Aiurri 2024ko uzt. 1a, 11:42

Ekainaren 26an Lekaion egindako saio irekian orain arte zaintza-ekosisteman egindako lana eta jasotako informazioa partekatu zen herritarrekin.

Lehen fasean partaidetza-prozesu bat gauzatu zen, herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko. Ekarpen horietatik ateratako ondorioak izan ziren saioan mahaigaineratu zirenak. Era berean, buruturiko analisi soziodemografikoaren ideia nagusiak ezagutzera eman zituzten Lekaion.

Horrez gain, bertaratu ziren herritarrek haien ikuspuntuen berri emateko aukera izan zuten beste behin, saioan bertan aurrera atera ziren dinamika parte hartzaileen bitartez.

Etorkizunean zer?

Saioaren beste helburuetako bat proiektuaren gaineko interesa handitzen joatea zen, aurrera begira emango diren urratsetan gero eta urnietar gehiago inplikatzeko. Horiek horrela, beste saio ireki bat egingo da udazkenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!