Jolasen mailegu zerbitzua martxan du Udalak

Aiurri 2024ko uztailaren 2a

Urnietako gazteei jolasak ezagutzera bultzatzeko mailegu zerbitzu berezia jarri du martxan, Gazte Informazio Puntuaren eskutik.

Orain, udarari begira eskaintza zabaldu egin du piszinarako edo hondartzarako aproposak izan daitezkeen 15 jolasekin: hala nola, diaboloa, buruhausgarriak, Batalla naval, Penalties animal cup, Black stories, Monkidu, Sua, Jungle speed, Uno, Dobble eta Kuala.

Jolasak 7 egunez etxera eraman daitezke probatzeko. Zerbitzuaren ordutegia aldatu egin da udari begira eta uztailean 10:30-13:00 bitartean egongo da irekita Gazte Informazio Puntua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!