Ateak zabalik izango ditu udal pilotalekuak udan

Aiurri 2024ko uzt. 2a, 13:06

Herritarrentzat ateak irekita izango ditu udan Urnietako udal pilotalekuak: irailaren 1era bitarte, erabilera librea izango du, erreserbarik gabe, goizeko 09:00tatik 21:00tara. Dena dela, urnietako Udalak jakinarazi du ordutegi horretan, udalekuek, entrenamenduek eta erreserbek lehentasuna izango dute erabilera librearen aldean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!