Errepidean da berriro Mikel Iturria txirrindularia

Aiurri 2024ko uzt. 10a, 10:00

Artxiboko irudia.

Bizi duen poza partekatu du Mikel Iturria urnietarrak, aste honetan.

Instagram sarean duen profiletik honakoa idatzi du: "11 aste ondoren nire @orbea berriz paseatzen". Ez da gutxiagorako duen poza partekatzea. Lesio larria izan zuen, Italiako lasterketa batean izan zuen erorketaren eraginez. Badoa, beraz, osatzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!