Kuadrillen arteko pintxo-lehiaketa egingo du Poxta Zahar elkarteak

Aiurri 2024ko uzt. 12a, 13:35

Udako sasoian ere herriko aisialdia elikatu nahian, kuadrillen arteko pintxo-lehiaketa antolatu du Poxta Zahar elkarteak. Uztailaren 18an izango da hitzordua, San Juan plazan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

 

Ez da edonolako txapelketa izango, ordea, jolasen bitartez lortuko baitituzte kuadrillek pintxoa egiteko beharrezko jakiak. 5 euroko kostua du izen-emateak eta Poxta Zahar elkartearen Instagram kontura idatzi beharko da horretarako. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!