Alkate txiki izateko izen-emate epea zabalik da

Aiurri 2024ko uzt. 16a, 11:21

Alkate Txiki izan nahi dutenek uztailaren 30era arte dute izena emateko aukera. Aurten, irailak 27-30 bitartean izango dira jaiak, eta, azken egun horretan, Haurren Eguna ospatuko da.

Urtero bezala, herriko bi gaztek (neska eta mutil bana) Alkate Txikien kargua beteko dute egun horretan.  Aukeraketa zozketa bidez egingo da Alkate Txiki izatea eskatzen duten 2015. urtean jaiotako haurren artean.

Izena emateko Urnietako Udaleko webgunean dagoen galdetegia bete beharko da. Horretarako azken eguna uztailak 30 izango da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!