Aurten, berritasun moduan gazteei eta helduei zuzenduriko hiru hilabeteko padel-ikastaroak emango dira. Gazteen taldean, 16 urtetik beherakoek parte hartu ahal izango dute. Helduen kasuan, berriz, bi talde egongo dira. Bat hastapen mailakoa, eta, bestea, aldiz, hobekuntzakoa. Bestalde, 16 urtetik beherakoentzat gazte trainning ekintza egongo da.
Hau da 2024-2025 ikasturterako prestaturiko eskaintza:
-
Spinning
-
Bodyzumba
-
Total Trainning
-
Tonifikazioa
-
3. adina
-
Aholkularitza gimnasioa
-
Pilates
-
Gimnasia Funtzionala
-
Bodypump
-
Combo Bodypump + Spinning
-
GAP + Hipopresiboak
-
Stretching
Informazioa eta izen emateak
Matrikulazio epea uztailaren 22an irekiko da eta izena emateko azken eguna irailaren 2a izango da. Horretarako kiroldegiko harrerara joan beharko da ondorengo egun eta orduetan.
-
Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
-
Larunbatetan: 9:00-21:00
-
Igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00
Ikastaroen gaineko informazio guztia etxeetara bidali den informazio liburuxkan eskura daiteke. Bestalde, Udalaren webgunean ere ipinita dago.
Bestalde, zalantzaren bat izanez gero ondorengo telefono zenbakira deitu edo helbide elektronikora idatzi daiteke:
-
943008328
-
kirol@urnieta.eus
Prezio bereziak
Ikastaro bakoitzerako ezarritako prezioa %20 murriztuko da Urnietan erroldatutako pertsonen kasuan baldin eta ondorengo baldintzaren bat betetzen badute:
-
Familia ugaria edo guraso bakarrekoak
-
21 urtetik beherakoak
-
65 urtetik gorakoak
-
Langabeak
-
Pentsiodunak
-
Ikasleak
-
Txartel gaztea dutenak