Boluntario bila dabil Urnietako Udala, Donostiako Klasikorako

Aiurri 2024ko uzt. 26a, 12:49

Hamar boluntario inguru behar ditu Urnietako Udalak abuztuaren 10ean herritik igaroko den Donostiako Klasikoa txirrindularitza-lasterketan bide-gurutzeak kontrolatzeko. Birritan igaroko da hitzordua Urnietatik: 11:05ean eta 14:30ean. 

Interesa dutenek abuztuaren 7a baino lehen bete beharko dute Urnietako Udalaren webgunean txertatuta dagoen izen-emate orria. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!