Emakumezkoen txirrindularitzak Urnieta zipriztinduko du ostiral arratsaldean. Gipuzkoako Itzuliko lehen etapa herriko kaleetan barrena korrituko da seietan hasita, eta herritarrek 160 ziklisten lanaz gozatzeko aukera izango dute, dauden tokitik mugitu gabe. Izan ere, lehen etapa prologo edo aitzin-etapa izango da, erabat herriko kaleetan barrena. Zirkuitu benetan polita, teknikoa, eta tokitik mugitu gabe gozatzeko modukoa. Ainhoa Ostolaza aritu da antolaketa lanetan. 90. hamarkadan pistako txirrindulari ezaguna izandakoa da Ostolaza, eta egun Gipuzkoako Txirrindularitza federazioko teknikaria da.
Ostegunean banatuko den Aiurri astekarian aitzin-etaparen informazioa, luze eta zabal
Emakumezko Gipuzkoako Itzulia
Irailaren 6tik 8ra
Aitzin-etapa
Data: 2024ko irailak 6, ostirala.
Erlojuaren aurka: 1,8 Km.
Lehen irteera: 18:00.
Zuzendarien bilera: Lekaio. 16:30.
Taldeen aurkezpena: Lekaio. 17:00.
Taldeentzat aparkalekua: Ergoien auzoa.
Ibilbidea
Irteera: San Juan plaza. 0,0.
San Juan Kalea. 0,1.
Arkabe Kalea. 0,3.
Idiazabal Kalea 0,6.
Aranzubi Kalea 0,7.
Máximo Yurramendi Kalea. 0,9.
San Juan kalea. 1,2.
Aranzubi Kalea. 1,4.
Santa Leokadia Kalea. 1,5.
Geltoki Kalea. 1,7.
Helmuga: San Juan Plaza. 1,8.