Urnietako Udalak adierazi duenez, "zaintza-eredu berriarekin" lerrokatuta dauden sei apartamentu daude martxan: "Pertsonalizazioa, berrikuntza, komunitatearekiko lotura eta ebaluazioa".
Era berean, Udalak adierazi duenaren arabera, etxebizitzarekin batera, "helburu bikoitza" betetzen duen igogailua eraiki da. Alde batetik, erabiltzaileei apartamentura sartzeko aukera ematen die azpiegiturak. Beste alde batetik, irekita dago edozein herritarrek erabiltzeko. Modu horretan, Idiazabal kalea eta Errekalde kalea lotzen ditu.