Enbeita eta Colina kantuan ariko dira irailaren 20ko bertso-afarian

Aiurri 2024ko ira. 12a, 07:28

30 euroko prezioan, txartelak dagoeneko salgai daude Urnietako Kantoi, Oianume eta Matxon eta Andoaingo Stop eta Aiurrin. Irailaren 18an amaituko da txartela erosteko epea. Prezio berean menu begetarianoa eskainiko da, aurrez eskaera hori egiten bada.

Oianume sagardotegia Andoain eta Urnieta artean dago, eta datorren irailaren 20an alde bateko eta besteko bertsozaleak elkartuko dira. Iluntzeko 20:00tan hasiko da afaria eta, jarraian, giroa berotuko dute Sustrai Colinak eta Onintza Enbeitak. Amaia Agirre ariko da gai-jartzaile lanetan. Aurkezpenik behar ez duen hirukotea da, aski ezaguna bertsozaleen artean. Zalantzarik gabe, 30 euroko prezioan, bapo afaldu eta bertsoez gozatzeko aukera paregabea izango da. Txartelak (aukera begetarianoarekin) salgai dira, honezkero hainbat saltokietan. Ez utzi azken egunerako!

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!