"La ertzaintza que viene" liburua aurkeztuko du, hilaren 17an, Ahoztar Zelaieta kazetariak, Jardun koordinadorak antolatuta. Lekaio kultur etxean izango da hitzordua, 18:30ean: "Ertzaintza azken urteetan bigilantziarako garatzen ari den teknologiaren gaineko azterketa bat da", adierazi dute antolatzaileek, "poliziaren hiperbigilantzia metodoak agerian utzi eta horiek salatzeko asmoz".